Etxebeste eta Miner bihar, txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Ategorrietan erabakiko da Lehendakari Txapelketaren garailea eta Etxebestek aukera haundiak ditu.

Lehendakari Txapelketako laugarren eta azken tiraldia bihar jokatuko da Ategorrietan. Bailarako bolarientzat zita garrantzitsua da, batez ere Joxe Mari Etxebeste astigartarra eta Ibon Miner ereñotzuarrarentzat. Etxebeste txapelaren lehian dago. 138 brilekin Jokin Izagirrerekin liderrarekin dago berdinduta. Ibon Miner hirugarrena da, 134rekin.

Ategorrietan ere izango dira Martxeli Kanflanka, Leandro Miner eta Aner Miner ereñotzuarrak, Miel Arrozpide, Fermin Zuloaga, Patxi Loreak, Fernando Gallego eta Mikel Arroio hernaniarrak. Rosa Santos astigartarra ere ariko da eta Ategorrietako jardunaldian Toka txapelketa ere egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!