Errigora lehiaketa, ostiraletik martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Lehiaketa antolatu du Kronikak, Urumea bailara erdigunean jarrita. Bihartik parte hartu ahal izango da,https://kronika.eus/lehiaketa/ atalean. 10 galdera dira, eta edonork erantzun ditzake. Bi sari ere izango dira, Doberako bazkideentzat eta Kronikalarientzat: galdera gehien asmatzen dituzten bi bazkide edo Kronikalariek, Errigorako saski bana eskuratuko dute. Berdinketarik egongo balitz, zozketa egingo da horien artean, sariak banatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!