Olatu moreak bailarako kaleak hartu zituen atzo, aldarrikapenak 4 haizetara zabaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 00:00

Emakumeak, zutik, atzo

Emakumeen Nazioarteko Egunean, ozen entzun ziren berdintasunaren aldeko aldarriak. Datozen egunetarako ere ekintzak antolatu dituzte. 

Aldarrikapenez betetako eguna izan zen atzokoa. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Urumea bailara morez jantzi eta herritarrak kalera atera ziren emakumeen eskubiden aldeko aldarria egitera. Herri guztietan antolatu zituzten, hain zuzen, martxoaren 8rako manifestazioak eta ekintzak. 

Itaiaren kontzentrazioa atzo arratsaldean, Plazan.


Ekintza gehiago izango dira datozen egunetan

Martxoaren 8aren bueltan, beste hainbat jarduera prestatu dituzte datozen egunetarako, Kulturarteko Plaza Feministan. Bihar izango da egitarauko hurrengo saioa. Gure hots euskerazko dokumentala proiektatuko dute, 18:00etan. Etzi, berriz, hilaren 11n, solasaldia izango da Irene Arraratsekin, Simone de Beauvoirren Bigarren sexuaz liburuaren gainean. Eta, azkenik, martxoaren 12an, larunbatean, Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, Trapu zikinak antzeazlana aurkeztuko du Lore More taldeak, 19:30etan.  Sarrera irekia da ekitaldi guztietan, aforoa bete arte. Beraz, ez da gonbidapenik behar.

Astigartarrek Emakumeon Etxetik abiatu zuten manifestazioa.

Erlazionatuak

Martxoaren 8a, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2022 mar 08 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!