Irazustabarrena, EH Elitean txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Kerejeta, Irazustabarrena eta Macicior.

Mendizabalekin batera, 30-14 garaitu ditu Murillo eta Saez. Kerejeta eta Macicior, azpitxapeldun geratu dira EH Irekian.

Amaia Irazustabarrenak Euskal Herriko Elite Txapelketa irabazi du. Mendizabalekin batera, 30-14 gainditu zituen Murillo eta Saez, Mallabian jokatutako finalean. Frontoi berean, Euskal Herriko Irekian, 2garren mailan, Enara Macicior eta Ane Kerejeta jubenilek 22-30 galdu zuten finala, Mendi eta Amayaren kontra.

Bestetik, Iriondo-Miner jubenilek Udaberriko partidu guztiak irabazi dituzte, datorren astean amaituko dute liga eta finalerako sailkatuko dira zuzenean. Datorren astean Otaegi-Gutierrez nagusiek Udaberriko finala jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!