Manterola-Jara eta Iturbe-Legarreta, Gipuzkoako Trinkete txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Trinkete txapeldunak.

Jubenil eta kadeteetan irabazi dute. Linares-Gurutzealde nagusiak azpitxapeldun izan dira.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, Xuban Iturbe-Ohian Legarreta kadeteek eta Unax Manterola-Jon Jara gazteek irabazi dituzte lurraldeko txapelak. Bailarako pe­lotariek galdu zuten final bakarra, nagusien mailan izan zen. John Linares eta Oier Gurutzealde azpitxapeldun geratu dira.

Linaresek eta Gurutzealdek 40-34 galdu zuten Behar Zanako Maiz eta Urbietaren aurka, final parekatuan. Aldiz, Iturbe eta Legarreta kadeteek 40-31 irabazi zioten finala Arruti-Otaegiri (Behar Zana). Hernaniko bikoteak partidu ona jokatu zuen, aurretik joan ziren partidu osoan, 20 tantoko aldea ere ireki zuten markagailuan eta gero oso ondo kudeatu zuten abantaila.

Manterola eta Jarak 40-20 irabazi zuten finala Aranburu anaien aurka (Behar Zana). Bikote hernaniarra aurkaria baino hobeto aritu zen partidu osoan zehar: Manterolak min haundia egin zuen sakearekin, eta Jarak beste lezio bat eman zuen.

 

Exposito txapeldun, Donezteben

Donezteben jokatu zen Malerreka Torneoko finalean Hodei Exposito, CD Hernaniko pelotari astigartarrak, irabazi zuen txapela, senior elite mailan. Expositok Cuairan nafarra (Erreka) izan zuen lagun eta 22-15 irabazi zuten Elizalde (Zugarralde) eta Urruzolaren (Pagazpe) aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!