Etxebestek bigarren jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Lehendakari Txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan, irabazteko lehian sartuta daude bera eta Ibon Miner.

Lehendakari Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen igandean, Seguran; eta Joxe Mari Etxebeste astigartarrak bigarren postuan jarraitzen du, Jokin Izagirre liderrarekin berdinduta 138 brilarekin, gizonezkoen artean. Hirugarren tiraldian, biek 48 brilarekin berdindu zuten. Ibon Miner ereñotzuarrak ere 48 bota zituen, eta horri esker, hirugarren postura igo da, 134rekin.

Emakumezkoei dagokienez, berriz, seigarren postuan dago Martxeli Kanflanka ereñotzuarra, 96 brilarekin, Seguran 34 bota ondoren.

Gizonezkoen sailkapen nagusian, elkarrengandik oso gertu daude Fermin Zuloaga (23) eta Mikel Arroio (24) hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!