Enekoitz Azparren nagusi, Ereñoko Sarian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Enekoitz Azparren, Ereñon.

Garaipena lortu zuen astigartarrak, Euskaldun Txapelketaren bigarren proban, azken igoeran indartsuena izanda.

Azkeneko igoeran erakustaldia eman, eta garaipen ederra lortu zuen Enekoitz Azparren astigartarrak, larunbatean, Ereñoko Sari Nagusian. Euskaldun Txapelketaren bigarren proba zegoen jokoan, Ereñon, eta Xabier Berasategi taldekidearen aurretik nagusitu zen Azparren.

Naya Mangas hernaniarra, berriz, Zaldibarko Emakumeen Sarian aritu zen, eta 33garren iritsi zen helmugara.

Jubenil eta kadete mailako txirrindulariak, berriz, Gipuzkoan aritu dira asteburuan. Jubenilek Errenterian izan zuten lasterketa, igandean; eta bertan izan ziren bailarako hainbat txirrindulari. 30garren izan zen Aner Zilbeti hernaniarra, 48garren Ekhi Muñoz herrikidea, eta 60garren Tasio Semperena astigartarra. Eta kadeteek, Usurbe Proba lehiatu zuten Beasainen, larunbatean. Aimar Capdequi astigartarra 43garren sailkatu zen, eta 90garren iritsi zen Intza Navarro hernaniarra; nesken artean, hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!