Garaipen haundia Mundarrok, igoera fasean, Antiguokoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Lehia polita izan zuten Antiguokok eta Mundarrok, Zarkumendegin.

Igoeraren lehian sartu dira neska moreak, bete-betean. Hernaniko mutilek, bi garaipen aste berean.

Oso partidu garrantzitsua zeukaten Mundarroko neskek, Erregional Preferenteko igoera fasean: Antiguoko bigarren sailkatua hartu zuten Zarkumendegin, eta garaipen haundia lortu zuten (2-1). Horrela, talde donostiarrarekin berdindu dute sailkapeneko bigarren postu horretan, eta igoeraren lehian sartu dira berriro, bete-betean.

Garaipena lortu zuten Mundarroko mutilek ere, mailari eusteko fasean, Idiazabalen kontra (1-0). Bere multzoko lider jarri dira moreak, horrela.

 

Hernaniko mutilek, aste borobila

Ohorezko Erregionalean, berriz, aste borobila izan dute Hernaniko mutilek, jokatutako bi partiduak irabazita: asteazkenean 2-0 menderatu zuten Mutriku, atzeratutako partiduan; eta larunbatean 1-3 nagusitu ziren Urolaren zelaian. Neska berdeek, ordea, porrota jaso zuten Mariñoren zelaian (2-1); eta urrundu egin zaizkie aurreneko hiru sailkatuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!