Hainbat jarduera Urumea bailaran, gaurtik hasita, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa egingo dute astigartarrek.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Elkar zainduz arriskutsuagoak gara! erakusketaren irekiera eskainiko du Emagin elkarteak, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Morez jantziko da bailara, gaurtik, izan ere, bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta hainbat jarduera antolatu dira gaurtik hasita, Urumea bailaran. Gaur arratsaldeko 18:00etan Emakumeon Etxea aldarrikapen mezuekin apaintzeko eta manifestazioetara eramateko pankartak egingo dira, eta horrekin batera, Xaguxarrek haurrentzako tailerra ere antolatu du. Jarraian, 19:00etan, hain justu, kontzentrazioa eta manifestuaren irakurketarekin emango zaio amaiera gaurko egunari, Emakumeon Etxearen sarreran. 

Astigarragaz gain, Hernanin, gaur arratsaldeko 19:00etarako, Elkar zainduz arriskutsuak gara! erakusketaren irekiera antolatu da, Covid-19ak emakumeen bizitzetan izan duen inpaktuari buruzkoa. Kulturarteko Plaza Feministan izango da, Emagin Elkartearen eskutik. Bihar, berriz, mobilizazioak egingo dira, bailara osoan.

Astigarragako Udalak bat egin du, egun hauetarako antolatu diren ekimenekin, eta astigartarrak animatu nahi izan ditu parte hartzera: «Behar bezala aurre  egin behar diogu daukagun erantzukizun publiko haundiari, eta hori premisa feministatik egin behar da». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!