2022ko Bertso Eguna Izpuran ospatuko da, martxoaren 26an

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 6a, 00:00

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude, bertsosarrerak.eus atarian.

2022garren urteak izango du Bertso Eguna, Izpuran izango da martxoaren 26an. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan. Egun berezia izango da martxoaren 26koa, eta horrexegatik, eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte. 

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude bertsosarrerak.eus webgunean. 9 eurokoa da sarrera, eta 12 euro, berriz,  Bertsozale Elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteen kasuan, 6 euroan lortu ahal izango dute.

 

Batzar nagusia goizean

Urteko Ohiko Batzar Nagusia deitu du egun eta toki berean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da Izpurako Faustin Bentaberri Gelan bertan. 2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira. Batzarra amaitu ostean, mokadua eskainiko zaie agertutako bazkideei, 13:00etatik 14:00etara.

Bertaratzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea bertsozale.eus webgunean dagoen izen emate orrian. Martxoaren 18ko 12:00ak arte eman daiteke izena, eta mokaduan gelditzeko asmoa dagoen adierazi beharko da. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!