Olatu moreak hartuko du Donostia, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 6a, 00:00

Renfek zerbitzu berezi bat jarri du Donostiara bertaratzeko, Brinkolatik abiatuta. Hernanin goizeko 09:03etan eta 09:05etan egingo du geldialdia. 

Gaurkoan, kolore morea izango da protagonista Donostian, bost kilometroko ibilbidea egingo baitute milaka emakume partehartzailek. Goizeko 10:30etan, abiatuko dira Bulebarretik, eta korrikalari mordoa aterako da aurtengoa ere, urtetik urtera hazten doan lasterketa honetan. Horietako askok etziko grebaren aldarriak soinean dituztela aterako dira, eta bertan izango dira Urumea bailarako korrikalariak ere. 

Beraz, martxoaren 8rako motorrak berotuko dituzte gaurkoan, Donostiako Lilatoian. Bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta horretarako 10:30etan jarri dute hitzordua Bulebarrean, eta helmuga ere bertan izango da. Duela urte bat, osasun egoeragatik, ezinezkoa izan zen lasterketa ohi moduan egitea, eta horrexegatik, modu birtulean egin zen joan den urteko edizioa. Aurten ordea, aipatu moduan, Donostia morez margotuko dute partehartzaileek, berdintasunaren alde bost kilometro eginez, eta Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriak soinean dituztela. 


Garraio zerbitzu berezia, gaurko

Lilatoiko antolatzaileek aditzera eman dute, Renfek tren zerbitzu bereziak ezarri dituela gaurko egunerako. Brinkolatik abiatuta, Donostiarainoko ibilbidea egingo duen zerbitzu bat da, Lilatoiko korrikalarientzat eta laguntzaileentzat bakarrik izango dena. Hernanitik goizeko 09:03 eta 09:05etan egingo du geldialdia, eta ordutegi hau ez da Renfeko webgune ofizialean agertzen.

 Halaber, Belodromo eta Benta-Berri kiroldegiko dutxak zabalik egongo dira Lilatoiko partehartzaileentzat: «erabiltzeko dortsala erakutsi beharko dute»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!