Errigora lehiaketa - 2022ko martxoa

Lehiaketa antolatu du Kronikak, 'Egunean Behin'en estilora, baina Urumea bailara erdigunean jarrita. 10 galdera dira, eta edonork erantzun ditzake.

Bi sari ere izango dira, Doberako bazkide eta Kronikalarientzat: galdera gehien asmatzen dituzten bi bazkide edo Kronikalariek, Errigorako saski bana eskuratuko dute. Berdinketarik egongo balitz, zozketa egingo da horien artean, sariak banatzeko.

Eta zuk, ondo ezagutzen duzu bailara? Zenbat asmatuko dituzu?