Bailarako hiru bikotek trinketeko hiru final jokatuko dituzte Iruran

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Oier Gurutzealdek bihar jokatuko du finala.

Iturbe-Legarreta kadeteek, Jara eta Manterola jubenilek eta Linares eta Gurtzealde nagusiek, Behar Zanako bikoteak izango dituzte aurkari.

Hernaniko eta Mundarroko hiru bikotek Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Irurako Ametsa trinketean. 

Bi jaialdi izango dira ikusgai: larunbatean, 18:30etan hasita, kadete eta jubenil kategorietakoek jokatuko dituzte finalak; eta igandean, 11:00etatik aurrera, nagusien 1. eta 2. mailakoen txanda izango da. 

Kadeteetan, Xuban Iturbe-Oihan Legarreta bikote hernaniarrak Behar Zanako Asier Aranburu eta Urko Otaegi izango dituzte aurrez aurre. Ondoren, jubeniletan, Hernani taldeko Jon Jara eta Unax Manterolak Behar Zanako Eñaut Aranburu eta Oier Aranbururen aurka jokatuko dute.  

Azkenik, Nagusien lehenengo mailan Jon Linares eta Oier Gurutzealde astigartarrek Behar Zanako Eneko Maiz-Arkaitz Esnaola bikotea izango dute aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!