Lehendakari Txapelketaren hirugarren tiraldia bihar, Seguran

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Lehiara bueltan izango dira bailarako bolariak, asteburu honetan. Lehendakari Txapelketaren hirugarren tiraldia jokatuko dute bihar, Seguran. Tokan ere ariko dira bertan; kasu horretan, bigarren tiraldia izango dute. Urumeako makina bat bolari ari dira txapelketan parte hartzen. Gizonezkoetan, aurreneko postuetan daude Joxe Mari Etxebeste astigartarra, bigarren baina liderrarekin berdinduta (90 brila); eta Ibon Miner ereñotzuarra, bosgarren (86 brila). Emakumezkoetan, berriz, bosgarren postuan dago Martxeli Kanflanka, 62 brilarekin. Segurako tiraldiaren ondoren, bakarra faltako dute, txapelketa bukatzeko: datorren igandean Ategorrietan jokatuko dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!