Gaur hasiko dute errepideko denboraldia kadeteek, Beasainen

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Joan den astean hasi zuten Gipuzkoako errepideko denboraldia, txirrindulariek, afizionatuen eta jubenilen mailako lasterketekin. Eta oraingoan, kadeteek emango diote hasiera denboraldiari. Beasainen ariko dira, gaur bertan: Usurbeko Proba jokatuko dute, goizeko 11:00etan hasita, 40 kilometroko ibilbidearekin. Jubenilek, berriz, bihar daukate hitzordua, Errenterian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dute lasterketa, eta 77 kilometroko ibilbidea izango dute, Gaintxurizketa bost aldiz igota; azkenekoz, helmugatik 5 kilometrora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!