Bergara aurkari bihar, mutil seniorren taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

11:45etan dute hitzordua, kiroldegian. Mundarrok liderra izango du aurrez aurre, bihar, 10:45etan. 

Joan den asteko atsedenaldiaren ostean, asteburu honetan txapelketekin jarraituko dute bailarako eskubaloi taldeek. Mutil seniorrek bihar dute Bergararen aurkako hitzordua, goizeko 11:45etan, kiroldegian. Sailkapen orokorrean, hernaniarren atzetik daude bergararrak eta, beraz, garaipena lortzea espero dute etxekoek. 

Jubenil mailan, nesken taldeak Hernanin jokatuko du, gaur, 10:15etan, Ordiziaren aurka. Mutilen taldeak, berriz, etxetik kanpo neurtuko ditu indarrak Zarautzen aurka, bihar, 13:00etan. 

 

Mundarrok liderra aurkari

Astigartarrek, kadete mailan, bihar dute norgehiagoka, goizeko 10:45etan, kiroldegian. Elgoibar izango dute aurrez aurre, une honetan, liderra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!