Etxetik kanpo jokatuko dute talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Hernanik Deban jokatuko du, Debasketen aurka.

Gipuzkoako lehenengo mailan, Hernanik Debasket du aurkari, eta Mundarrok Eibarren aurka jokatuko du. 

Gipuzkoako lehenengo mailan, ez da partidurik izango bailaran asteburu honetan. Izan ere, etxetik kanpo jokatuko dituzte partiduak talde nagusiek. Mundarroko mutilen taldeak Eibar izango du aurrez aurre, gaur, arratsaldeko 18:15etan. Hernanik, berriz, Debasketen aurka neurtuko ditu indarrak gaur, 18:00etan, Deban. 

Mundarroko nesken taldeak atsedena izango du jardunaldi honetan eta datorrenean. Martxoaren 20ko asteburuan, CD Internacional izango du aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!