Idiazabalen eta Antiguokoren aurkako partiduak, Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Mundarroren eta Luberriren aurkako norgehiagoka, Zarkumendegin

Mundarroko nesken taldeak gaur jokatuko du, 12:30etan; eta mutilenak, 16:00etan. Jubenil Nazionalen taldeak, bihar, 16:30etan, Zubipen. 

Joan den asteburuan askok atsedena izan bazuten ere, oraingo honetan, partidu mordoa jokatuko dituzte bailarako futbol taldeek. Hernaniko talde nagusiek, Ohorezko Erregional mailan, etxetik kanpo jokatuko dute. Jubenil nazionalaren taldeak, berriz, bihar du norgehiagoka, Zubipen, Galdakaoren aurka, arratsaldeko 16:30etan hasita. Mundarroko Erregional preferenteko taldeek, berriz, Zarkumendegin jokatuko dute. Nesken taldeak Antiguoko izango du aurrez aurre, 12:30etan; mutilenak, aldiz, Idizabal izango du aurkari, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 

 

Berdeak indarberrituta, Zumaiako garaitu ostean

Gogorrak izan dira azkeneko jardunaldiak Ohorezko Erregional mailako mutilen taldearentzat. Nolanahi ere, joan den asteazkenean, atzeratutako partidu bat jokatu zuten Zubipen, Zumaiakoren aurka. Eta, oraingoan bai, garaipen borobila lortu zuten hernaniarrek, zumaiarrak 4-0 irabazita. Lizak bi gol sartu zituen, Elizaldek beste bat eta, azkena, Dominek. Emaitza horrekin, indarberrituta itzuli dira txapelketara, eta gogor helduko diote Urolaren aurkako norgehiagokari. Zumarragan dute hitzordua, gaur, 16:00etan.

Bestalde, Ohorezko Erregional mailako nesken taldeak Mariñoren aurka neurtuko ditu indarrak jardunaldi honetan. Bihar jokatuko dute partidua, Ventas zelaian, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!