Zinearekin lau zita, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 00:00

Zineaz gozatzeko aukera zabala izango da asteburu honetan, Hernanin eta Astigarragan: bina pelikula jarriko dituzte. Biterin, Una librería en Paris jarriko dute helduentzat, gaur 22:30etan, bihar eta etzi 19:30etan, eta astelehenean 16:30etan. Haurrentzat, berriz, Ilargirantz izango da ikusgai, bihar eta etzi, 16:30etan.

Erriberan, berriz, igandean jarriko dituzte bi pelikulak. Hasteko, Elur-Erregina marrazki bizidunetako filma jarriko dute haurrentzat, 16:30etan hasita. Eta ondoren, 19:00etan, Madres paralelas izango da ikusgai, 12 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!