Dozenaka saio eta ekintza izango dira bailaran, martxoaren 8aren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 00:00

Hilabete osorako programa oparoa prestatu dute eragile ezberdinek, Emakumeen Nazioarteko Eguna ardatz hartuta.

Datorren asteartea izango da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta hori ospatzeko, dozenaka saio eta ekintza prestatu dituzte Urumea bailarako herrietan, hilabete osoan zehar: mobilizazioak, emanaldiak, hitzaldiak, solasaldiak...

Gaur bertan izango dira aurrenekoak, Hernanin. Itaiak antolatuta, zita hirukoitza izango da Kontrakantxa gaztetxean, 19:30etatik aurrera: Oh gu hemen! tertuliaren proiekzioa, Nahia Valleren kontzertu akustikoa eta afaria. Eta Gaztelekuan, besoko moreak egiteko jarri dute hitzordua, 17:30etan.

Bihar, berriz, amatasunari buruzko tailerra egingo dute, 10:00etatik 13:00etara Kulturarteko Plaza Feministan, Parean Elkartearen eskutik. Aldez aurretik eman behar da izena.

 

MARTXOAREN 8aren INGURUKO EGITARAUA

ARANO

Martxoak 8, Kontzentrazioa Aranoko plazan, emakumeek antolatuta. Ordua zehazteke.

Martxoak 12: 
-17:00etan, ipuin kontaketa:
Berdintasuna maite dugulako. 5-10 urteko haurrentzat.
-19:00etan, Zauriak dokumentalaren emanaldia, Berdintasun Batzordeak antolatuta.
-21:00etan, herriko emakumeen afaria.

 

ASTIGARRAGA

Martxoak 7:
-18:00etan, Emakumeon Etxea aldarrikapen mezuekin apaintzeko eta manifestazioetara eramateko pankartak egitea. Haurrentzako, tailerra Xaguxarren eskutik.
-19:00etan, Kontzentrazioa eta manifestuaren irakurketa, Emakumeon Etxearen sarreran.

Martxoak 8:
-12:15etan, kontzentrazioa, udaletxe aurrean.
-16:00etan, kafea eta pastak, Emakumeon Etxean.
-17:15etan, Emakumeon Etxetik hasita, manifestazioa herrian barrena. Ondoren, Donostiara autobusa hartuko dute, 17:40etan.

 

GOIZUETA

Martxoak 8, Kalejira Goizuetako plazan, 18:00etan hasita; eta ondoren, txokolatada. Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta.

 

HERNANI

Gaur:
-Itaiak antolatuta: Oh gu hemen! proiekzioa 19:30etan, Nahia Valleren kontzertua akustikoa 20:30etan, eta afaria ondoren (izena emateko, Itaiaren sare sozialen bitartez edo Itaiako kide bati esanda). Kontrakantxa gaztetxean.
-Besoko moreak, 17:30etan Gaztelekuan.

Bihar, Atsolorra: amatasunari buruzko tailerra. 10:00etatik 13:00etara, Kulturarteko Plaza Feministan, Parean Elkartearen eskutik. Izena eman behar da aldez aurretik: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17.

Martxoak 6, Moxie filma, 17:30etan Gaztelekuan.

Martxoak 7, Erakusketaren irekiera: Elkar zainduz arriskutsuak gara! Covid-19ak emakumeen bizitzetan izan duen inpaktuari buruzkoa. 19:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan, Emagin Elkartearen eskutik.

Martxoak 8:
-17:30etan, txapa eta lema feministak, Gaztelekuan.
-18:00etan, mobilizazioa Plazatik, Itaiak antolatuta.
-18:30etan, manifestazioa, Koordinadora Feministak antolatuta. Zikuñagatik, Etxeberritik eta Zerbitzu Sozialetatik abiatuko dira zutabeak.

Martxoak 10, Gure hots dokumentala, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan. Hainbat arlotako emakumeen ahotsak, Arrate Fernandez Itxaso zuzendariaren eskutik.

Martxoak 11, Solasaldia Irene Arraratsekin, Simone de Beauvoirren Bigarren sexua liburuari buruz. 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Euskeraz, gaztelaniazko itzulpenarekin.

Martxoak 12, Antzerkia: Trapu zikinak, Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan. 19:30etan Leokako labaderoan, Lore More antzerki taldearen eskutik.

Martxoak 14, Hitzaldia: Emakumeak eta Atzerritartasun Legea. 18:00etatik 20:00etara, Kulturarteko Plaza Feministan, Amherrek antolatuta.

Martxoak 15, Hitzaldia: Ikasketen homologazioa. 18:30etan, Kulturarteko Plaza Feministan, Amherrek antolatuta.

Martxoak 22, Hitzaldia: Abortua hemen eta orain; Osakidetzako prozedurak eta bizipenak. 19:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan.

Martxoak 25, Dantza topaketak. 19:15etatik 20:30etara, Kulturarteko Plaza Feministan, Kultza dantza taldearen eskutik. Izenematea martxoaren 18ra arte: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17.

Martxoak 26, Komunitatea zaintzen, eragileentzat topagunea. 10:00etatik 12:00etara, Kulturarteko Plaza Feministan, Arremanitz Kooperatibaren eskutik.

Martxoak 29, Mahai ingurua: Emakume arrazializatuen bizipenak lan munduan. 18:00etatik 19:30etara, Kulturarteko Plaza Feministan, Iturolak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!