Linares eta Gurutzealde, trinketeko finalera

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Gaztetxoek ere jokatu zituzten partiduak ostiralean kiroldegian.

Kadeteetan, Xuban Iturbe eta Oihan Legarreta trinketeko finalera sailkatu dira.

Asteburu honetan Hernaniko eta Astigarragako pelotariek emaitza onak lortu dituzte, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Emaitza onenak, trinketeko Gipuzkoako txapelketan Jon Linares eta Oier Gurutzealde nagusien eta Xuban Iturbe eta Ohian Legarreta kadeteen garaipenak izan ziren. Mundarroko seniorrek 38-40 irabazi zuten Eple 1eko bikote errenteriarraren kontra. Kadete hernaniarrek, 40-19 irabazi zuten finalerdia Olazabalen eta Urdalletaren (Intza) kontra. Bailarako bi bikoteek asteburuan jokatuko dute finala Villabonako Behar Zana klubaren aurka.

Nabarmentzekoa da, ere, Ekhi Galdos eta Ibon Kerejeta alebinek Elizondoko Torneoan lortutako bigarren garaipena. Honek, aukera haundia eman die azken fasea jokatzeko, partidu baten faltan. 

Emaitzarik txarrena Udaberri Txapelketako kadeteen porrota izan zen. Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak 22 eta 10 galdu zuten Murua eta Iturriotzen (Intxurre) aurka eta oso zaila jarri zaie azken fasean sartzea. 8 garaipen eta 7 porrot izan dira jardunaldiko azken balantzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!