Garaipena jubenil mailan, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Inauteriak medio, partidu gutxi izan zituzten asteburuan, bailarako eskubaloi taldeek. Ostiralean, kadete mailan, Mundarrok indarrak neurtu zituen Andoaingo Leizaran taldearen aurka, eta bikain aritu ziren moreak, 11-15eko emaitza

21-28 garaitu zituzten andoaindarrak. Asteburuan, 5 partidutik 4 irabazi zituzten bailarako taldeek. 

Inauteriak medio, partidu gutxi izan zituzten asteburuan, bailarako eskubaloi taldeek. Ostiralean, kadete mailan, Mundarrok indarrak neurtu zituen Andoaingo Leizaran taldearen aurka, eta bikain aritu ziren moreak, 11-15eko emaitza lortu baitzuten etxetik kanpo jokatutako partiduan. Horrez gain, asteburuan, lau norgehiagoka jokatu zituzten Hernaniko taldeek, eta ia plenoa egin zuten, lautik hiru irabazita. 

 Jubenil mailan, Hernaniko nesken taldeak Bergaran jokatu zuen jardunaldi honetako partidua. Atzeratutako norgehiagoka izan zen, eta hernaniarrek 21-28 garaitu zituzten etxekoak. Datorren jardunaldian, asteburu honetan, Ordiziaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partidu parekatua izatea espero da, ordiziarrak Hernanirekin berdinduta baitaude sailkapen orokorrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!