Macicior-Kerejeta bikotea eta Amaia Irazustabarrena finalera sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Ostiralean inauterietako partidua jokatu zen.

Arrietak, nahiz eta finalerdi oso ona jokatu, ezin izan du finalera sailkatu.

Hiru hernaniar sailkatu dira Elite mailako eta EH Irekiko jubenil mailako finaletara. Elitean, Mallabian jokatutako partiduetan, Amaia Irazustabarrenak finalerako txartela lortu zuen, Mendizabalekin batera, Martin eta Ruiz de Azua bikotea 30-25 garaitu eta gero. Emaitza berberarekin finaletik kanpo geratu zen Ariane Arrieta hernaniarra. Nahiz eta partidu oso ona jokatu, Galdosekin batera, Murillo-Saez bikotea izango da Irazustabarrena-Mendizabal bikotearen aurka finala jokatuko duena. 

Jubeniletan eta Euskal Herriko Irekian Macicior eta Kerejeta bikote hernaniarrak, 30-10 irabazi zuen Su-Berri taldeko bikotearen aurka eta finalera sailkatu da. Ogetan izan zen finalerdia eta finala Mallabian izango da asteburu honetan, Elite mailako finalerakin batera. Beraz, bi txapelen bila, Mallabian hiru hernaniarrek jokatuko dute.

Udaberri Txapelketan, jubeniletan, Iriondo eta Minerrek irabazi egin zuten, 30-11, Intxurre 1en aurka eta finalerako bidean dira bi jardunaldi faltan. Txapelketa berean Garmendiak eta Barrenetxeak ez zuten zorterik izan. Ongi irabazten joan eta gero 25ean geratu ziren Behar Zanako taldearen kontra. Mutilen banakako txapelketan, 2garren mailan, Manterolak ongi irabazi zuen Ilunpeko Martijaren aurka, Azpeitin.

Inauterietan partidu entretenigarria

Ostiralean, inauterietako jaialdia jokatu zen Hernaniko kiroldegian. Partidu mixtoa zegoen iragarrita eta Agirre-Huizi bikoteak 25-24 irabazi zuen Irazustabarrena-Arandia bikotearen aurka.

Partidua oso berdindua izan zen eta nahiz eta gorriak hiru tantoko aldearekin aritu partidu amaiera arte, azken tantoak urdinen aldekoak izan ziren. 24na berdindu eta garaipena lortu zuten Agirre/Huzik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!