Sardinaren ehorzketa Hernanin eta jai-giroa Goizuetan, inauteriei agurra eta segida emateko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Gaztetxoak ezin hobe aritu ziren ergometroan.

Gosaria, bazkaria eta afaria eginen dituzte goizuetarrek, elkarrekin. Horrez  gain, Zahagi Dantza eta Pantxo Balbuenaren ikuskizuna ere izanen dira. Hernanin, Sardinaren ehorzketa izango da 18:00etan, Dultzaina taldearekin. 

Urumea bailara kolorez jantzi eta musikaz busti zen atzoko egunean ere. Hernanin, haurrentzako ekintzak izan ziren nagusi, eta herritarrak kalera atera ziren inauteri giroaz gozatzera. Dianak esnatu zuen herria, goizeko 09:00etan. Gero, itsasoko herri kirolak izan ziren umeentzat, Atsegindegin; eta, eguna ezin hobe amaitzeko, arratsaldean, gaztetxoek aukera izan zuten puzgarrietan gozatzeko. Goizuetan, kalejira, mozorroen irteera, txokolatada, trikitilariak eta mozorroen afaria izan ziren, besteak beste, eguneko ekintza protagonistak. 

Gaurkoan, berriz, Hernanin, agur esango diete aurtengo inauteriei. Sardinaren ehorzketa izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Dultzaina taldearen laguntzarekin. Plazatik abiatuko dira, eta bertan bukatuko dute emanaldia. 

 

Egun osorako egitaraua prestatu dute Goizuetan

Goizuetan, jai-giroak ez du etenik izanen larunbatera arte. Hain zuzen, martxoaren 5era arte ekintzak prestatu dituzte herrian. Gaurko, egun osorako egitaraua izanen dute goizuetarrek. Goizetik hasita gauera arte izanen dute inauteriez gozatzeko parada.

 

INAUTERIAK
GAUR

HERNANI
18:30 Sardinaren ehorzketa

GOIZUETA
09:00 Mozorroen gosaria
10:00 Mozorroak dantzan, herriko kaleetan
14:30 Mozorroen bazkaria
17:30 Zahagi Dantza Motzanetik hasita
19:00 Pantxo Balbuena mexikarra
22:00 Mozorroen afaria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!