Erregional preferentean, Mundarrok Oiartzunen aurka berdindu zuen

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Aitor Elizalde jaurtiketarako prest, Touringen aurkako norgehiagokan.

0-0ko emaitza lortu zuten astigartarrek. Hernaniko taldeetan, berriz, porrotak izan ziren nagusi. 

Garaipenik ez dute izan jardunaldi honetan, bailarako futbol talde nagusiek. Puntu bakarra lortu dute, eta Erregional preferente mailan izan da, hain zuzen; astigartarrek 0-0 berdindu zuten oiartzuarren aurka. Gainerako taldeek, berriz, porrotak jaso zituzten asteburuan jokatutako norgehiagoketan. 

Fase berriko lehenengo partidua izan zen moreena, Oiartzunen, Karla Lekuona zelaian. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, taldeek ez baitzituzten golerako aukera asko izan. Jon Prieto astigartarrak bi jokaldi argi izan zituen, baina bietan, Oiartzungo atezainak baloia gelditzea lortu zuen. Bigarren erdian, Mundarrok falta dexente egin zituen, eta horrek aukera gehiago eman zizkien oiartzuarrei markagailuan aurreratzeko. Partiduko azken minutuetan, astigartarrak nagusitu baziren ere, emaitza, azkenean, 0-0koa izan zen. 

 

Garaipenik ez, Hernanik

Joan den jardunaldia iluna izan zen futbolari hernaniarrentzat. Izan ere, talde nagusiek, behintzat, ez zuten garaipenik lortu asteburuan. Jubenil Nazional mailan, berdeek 3-1 galdu zuten Barakaldon, Noresen golarekin. Erregional preferentean, berriz, hernaniarrek 3-0eko emaitza izan zuten Danenaren aurka. Azkenik, Ohorezko Erregional mailan, mutilen taldeak Touring izan zuen aurrez aurre, liderra, eta 0-2 itxi zen markagailua oreretarren alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!