Bergara aurrez aurre gaur, jubenil mailan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Hernaniko nesken taldeak 11:15etan du hitzordua, Labegaraieta kiroldegian. Gainerako taldeek atsedena dute. 

Inauteriak direla eta, asteburu berezia da bailarako eskubaloi taldeentzat ere. Hernaniri dagokionez, bost partidu bakarrik jokatuko dira asteburuan. Mundarroko nesken taldeak, kadete mailan, atzo jokatu zuen Leizaranen aurkako norgehiagoka, eta 11-15 amaitu zen topaketa, Astigartarren alde. 

Talde nagusiek ez dute jardunaldirik asteburu honetan, baina Hernaniko jubenil mailako nesken taldeak gaur du hitzordua. Bergararen aurka neurtuko ditu indarrak, Labegaraieta kiroldegian, 11:15etan hasita. 

Kadete mailan, nesken taldeak Urnieta izango du aurrez aurre, bihar, 11:45etan, kiroldegian. Infantiletan, mutilen taldeak bi partidu jokatuko ditu: larunbatean, Ereintzaren kontra eta, igandean, Urolaren aurka. Alebinek Egian jokatuko dute, bihar, 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!