Iturbek eta Legarretak Gipuzkoako Txapelketako finalerdia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Olazabal eta Lizaso izango dituzte aurrez aurre, eta Irurako trinketean jokatuko dute partidua, goizeko 10:30etan hasita. 

Asteburu berezia bada ere, partiduak izango dituzte larunbatean zein igandean zenbait pelotari hernaniarrek. Nabarmentzekoa da Xuban Iturbe eta Oihan Legarretarena, Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia jokatuko baitute bihar goizean, Oñatin. 

Mundarroko pelotariei dagokienez, alebinen eta infantilen mailan, atzo izan zituzten jardunaldi honetako norgehiagoka gehienak. Gaur, hori bai, alebinen mailan, Aloña Mendiren aurka lehiatuko dira astigartarrak. Arratsaldeko 16:30etan dute hitzordua, Oñatin, Zubikoa frontoian. Inauteriak direla eta, gainerako pelotariek, nagusien mailan, esaterako, ez dute partidurik jokatuko asteburu honetan. 

Finalaren atarian bihar, Iturbe eta Legarreta

Zita garrantzitsua daukate bihar Xuban Iturbe eta Oihan Legarreta kadeteek. Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia jokatuko dute Irurako trinketean, goizeko 10:30etan hasita. Olazabal eta Lizaso (Intza) izango dituzte aurre aurre, eta aurreratu dutenez, hernaniarrak faborito dira norgehiagoka irabazteko. Izan ere, Lasarte-Oriako bikotearen aurka gailendu ziren Iturbe eta Legarreta, eta lortutako garaipenarekin, finalean sartzeko aukerak dituztela erakutsi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!