Ekintza mordoa, martxorako

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

'Yo la peor del mundo' antzerkiak irekiko du martxoko kultur agenda.

Hilabete honetan, antzerkia, zinea, dantza, hitzaldia, musika eta beste asko izango dira haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat.

Martxoa ate joka dugu dagoeneko, eta, horrekin batera, aurkeztu dute hilabete honetako kultur agenda. Oraingo honetan, makina bat ekintza izango dira aukeran hernaniarrentzat. Izan ere, adin tarte guztietarako prestatu dituzte egitekoak; haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat. Datorren ostegunean emango diote hasiera Geuretik Sortuak egitasmoaren barruko ipuin-bildumaren aurkezpenarekin, eta, datozen ekintzekin, hilabete osoan egongo da kulturaz gozatzeko aukera. 

 

Antzerki zikloa, hiru egunez

Martxoko plangintzaren barruan, antzerki zikloa izango da ekimen adierazgarrienetako bat. Arrakasta izan ohi du zikloak, berehala agortzen baitira antzerkietarako sarrerak. Hilaren 22an izango da lehenengo obraren aurkezpena, Oier Zuñigaren Eresia antzezlanarekin. Ondoren, hilaren 23an, Guillem Albáren Calma! antzerkia izango da. Zikloa amaitzeko, hilaren 24an, Ados Teatroak eskainiko du Kopaz kopa emanaldia. Sarrerak martxoaren 1etik aurrera egongo dira salgai, 8 euroan, Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus webgunean. Bonoen salmenta, berriz, soilik Biterin izango da. 

Horrekin batera, antzerki gehiago ere izango dira datozen asteotan. Martxoaren 12an, Geuretik Sortuaken sortako Trapu zikinak ikuskizuna eskainiko du Lore-More antzerki taldeak. Eta, egun berean, etxeko txikiek izango dute antzerkiaz gozatzeko aukera. Oraingo honetan, Harri-salda emanaldia izango da, 12:00etan, Engruna Teatreren eskutik. 

 

Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia, asteazkenetik aurrera

Hilabete honetako bereizgarri gisa, aipatzekoa da Ahoz-Aho: ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia. Martxoaren 2an hasiko da, asteazkenean, eta apirilaren 2ra arte izango dira egitekoak jaialdiaren plangintzan. Mundu osotik etorritako kontalariak izango dira Hernanin, eta herriko hainbat txokotan izango dira ekitaldiak. Besteak beste, Zikuñagako eta Antziolako libgunean. Gala nagusia hilaren 18an izango da, Biterin. Euskal Herriko kontalariak ez ezik, Kolonbiakoak eta Azerbajangoak ere izango dira. Biterin jarri dute ekitaldirako hitzordua, 18:00etan. Bertaratzeko, gonbidapena eskuratu beharko da kultur etxeko leihatilan edo, bestela, online. 

Bestalde, Hernani Errotzen taldeak lekua izango du martxoko kultur agendan. Hain justu ere, hainbat hitzaldi antolatu dituzte hilabete honetarako. Denera, hiru izango dira. Martxoaren 10ean, Luis Mari Zaldua Etxabe hizlariak eskainiko du, Euskararen nondik norakoari buruzko ustekizunez izenburupean. Hilaren 15ean, berriz, Cuatro reinas navarras hitzaldia izango da, Jose Luis Orella Unzueren eskutik. Eta, zikloa amaitzeko, Pako Sodupe igoko da oholtza gainera Espainol ez izateko arrazoiak eta sentimenduak gaur hitzaldia ematera. Guztiak ordu berean zehaztu dituzte, 19:00etan, Biterin. 

Martxa berarekin jarraituz, baina, oraingo honetan, Argia aldizkariak antolatuta, Axier Lopez kazetariak hitzaldia eskainiko du hilaren 30ean, 19:00etan, Biterin. Pello Zubiria arituko da aurkezpen lanetan, eta honako hauxe da saioaren izenburua: Ez gara kolonialistak, baina... 

Horrez gain, musikak ere izango du lekua datozen asteotako egitarauan. Berezia izango da, gainera, martxorako prestatu dutena. Hilaren 26an, Hernanik XV. Txistulari Gazteen Txapelketa izango da Milagrosan, goizeko 11:00etatik 18:00etara. Gero, hilaren 27an, txistularien topaketa izango da. Goizeko 10:00etan elkartuko dira erdigunean, eta kaleetatik barrena arituko dira eguna txistu doinuekin alaitzen. 

Amaitzeko, Gaztelekuak ere zehaztu ditu hilabete honetarako ekintzak. Denetarik egingo dute gazteek eta hezitzaileek igandetik, hilaren 6tik, aurrera. Besteak beste, izango dituzte filmen proiekzioak, espresio artistikorako saioak, sukaldaritzarako ekintzak eta Gazte parte ekimena. Betiko moduan, 17:30etatik aurrera izango dira jarduera guztiak, Gaztelekuan.

 

'Yo la peor del mundo' antzezlanak irekiko du martxoko kultur agenda, datorren larunbatean 

Datorrren hilabeterako ere, kultura jarri du erdigunean Astigarragako Udalak, Erribera kulturgunean. Hain zuzen, ekintza mordoa aurkeztu dituzte martxoko kultur agendan, eta denetarik egiteko aukera izango da. Betiko moduan, sarrera behar den ikuskizunetarako, hilabete hasieran jarriko dituzte salgai www.astigarraga.eus webgunean eta Erriberan, arratsaldez. Gainera, emanaldia hasi baino ordubete lehenago ere eskuratu ahal izango dira kulturguneko leihatilan. 

 

Korrika eguna, hilaren 12an

Tarte berezia eskaini diote 22. Korrikari, eta martxoaren 12an ospakizuna egingo dute Foru plazan zein Joseba Barandiaran plazan. Egun osorako plangintza prestatu dute, goizeko 10:00etan hasita. Pelota partiduak, zirku eta antzerki ikuskizuna, dantza emanaldia, bertso eta kantu bazkaria eta txaranga izango dira. 

 

Poesia, Hernándezekin

Martxoaren 18an, Hector Hernández Quintelak Días de arena y piedra poesia-liburua aurkeztuko du, Erriberan. Galizian jaio zen Hernández, eta Astigarragan bizi da orain. Marian Hernandez poetak ere parte hartuko du aurkezpenean, eta elkarrekin aurkeztuko dute poesia-liburua.

Literaturarekin jarraituz, martxoko solasaldia La mujer sin sepultura liburuaren gainekoa izango da. Hilaren 28an izango da, gaztelaniaz, Jorge Carrerok zuzenduta. Zulija, Aljeriako independentziaren heroiaren bizitzari eta heriotzari buruzko obra da, eta horren gainean arituko dira. 

Bestalde, euskal kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizuna izango da martxoan. Horren barruan, Esna dadila natura lelopean, erleen bizimodua eta polinizazioaren bueltako azalpenak emango dituzte, eta loretan dauden sagarrondoen paisaiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horretarako, lau saio prestatu dituzte: martxoaren 5ean, 12an, 19an eta 26an. Arratsaldeko 17:00etan izango dira, eta izena eman behar da aurretik: info@sagardoetxea.eus helbidera idatzita edo 943 55 05 75 telefono zenbakira deituta. Izena emateko, 5 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 3 euro haurrek.

 

Kultur agendak

 

HERNANI

Martxoak 3, Geuretik Sortuak: 'Hamazazpigarrenean aidanez' ipuin-bildumaren aurkezpena. Yolanda Arrietarekin eta Hernaniko Musika Eskolako kideekin. 19:00etan, Biterin.

Martxoak 5, dantza familia saioak. 5 eta 10 urte bitarteko haurrak eta gurasoak. 11:00etan, Biterin. 

Martxoak 9, literatur solasaldia: 'Basilisco' (Jon Bilbao). Gaztelaniaz. 19:00etan, liburutegian. 

Martxoak 10, hitzaldia: 'Euskeraren nondik norakoari buruzko ustekizunez'. Hizlaria: Luis Maria Zaldua, euskal filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea. 19:00etan, Biterin. 

Martxoak 12, erromeria. 18:00etan, Atsegindegin. 

Martxoak 12, Geuretik Sortuak: 'Trapu zikinak' antzerkia. Lore-More Antzerki Taldea. 19:30etan, Leoka garbilekuan. 

Martxoak 12, haur antzerkia: 'Harri salda'. Engruna-Teatre. Euskeraz. 12:00etan, Biterin. 

Martxoak 15, literatur solasaldia: 'Esnearen kolorekoa' (Nell Leyshon). Itzulpena: Irene Aldasoro. Euskeraz. 19:00etan, liburutegian. 

Martxoak 15, hitzaldia: 'Cuatro reinas navarras'. Hizlaria: Jose Luis Orella Unzue, Erdi Aroko historian aditua. Gaztelaniaz. 19:00etan, Biterin.  

Martxoak 15, 'Zinea euskaraz!' Laburbira: film laburren XVII. emanaldia. Euskeraz. 19:00etan, Biterin. 

Martxoak 16, zinea: 'Aita mari'. Gaztelaniaz. 19:00etan, Biterin. 

Martxoak 17, hitzaldia: 'Espainol ez izateko arrazoiak eta sentimenduak gaur'. Hizlaria: Pako Sodupe, euskal filologiako doktore eta idazlea. 19:00etan, Biterin. 

Martxoak 26, Amaiurgo defentsaren V. mendeurrena oroitzeko jardunaldia. Ekitaldi akademikoa eta festa girokoa. 09:30etatik 14:00etara, Biterin eta Atsegindegin. 

Martxoak 26, Hernaniko XV. txistulari gazteen txapelketa. 11:00etatik 18:00etara, Milagrosan.

Martxoak 27, Txistularien topaketa. 10:00etan, erdigunean.  

Martxoak 29, Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Karena' (Alaine Agirre). 

Martxoak 30, hitzaldia: 'Ez gara kolonialistak, baina... '. 'Gure' esklabista eta kolonialez, Elkanoren Mundu Biraren V. mendeurrenaren oinarri. Hizlaria: Axier Lopez, Argiako kazetaria. 19:00etan, Biterin. 

 

AHOZ-AHO: ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia.

Martxoak 2, kontalaria: Itziar Rekalde. 19:00etan, Biterin. 

Martxoak 9, 'Lamatrioska', Txileko konpainia. Gaztelaniaz. 17:30etan, Zikuñaga auzoko libgunean.   

Martxoak 18, Ahozko narrazioaren gala. Kontalariak: Iñaki Carretero (Euskal Herria), Tarana Karim (Azerbajan), Maider Alcelay (Euskal Herria), Nicolas Buenaventura (Kolonbia), May Gorostiaga (Euskal Herria). Euskeraz zein gaztelaniaz. 18:00etan, Biterin. 

Apirilak 2, Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray (Euskal Herria). 17:30etan, Antziola auzoko libgunean. 

 

ANTZERKI ZIKLOA

Martxoak 22, 'Eresia', Oier Zuñiga. Euskeraz. 19:30etan, Biterin. 

Martxoak 23, 'Calma', Guillem Albá. Gaztelaniaz. 19:30etan, Biterin. 

Martxoak 23, 'Calma', Guillem Albá. Gaztelaniaz. 19:30etan, Biterin. 

Martxoak 24, 'Kopaz kopa', Ados teatroa. Euskeraz. 19:30etan, Biterin. 

 

ERAKUSKETAK

Martxoak 11, 'Still Live' (Carmen Ibañez) erakusketaren bukaera. 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Biterin.   

 

GAZTELEKUA

Martxoak 6, 'Moxie' filma. 17:30etan, Gaztelekuan. 

Martxoak 12, Gazte parte saioa. 17:30etan, Gaztelekuan. 

Martxoak 16, 17, 18, espresio artistikoa (Covid-19): marrazkiak, eskulturak, egurrezko taulak. 17:30etan, Gaztelekuan. 

Martxoak 25, sukaldaritza: postreak. 17:30etan, Gaztelekuan. 

Martxoak 26, merienda osasungarria. 17:30etan, Gaztelekuan. 

 

ASTIGARRAGA

Martxoak 5, antzerkia: 'Yo la peor del mundo'. 20:00etan, Erriberan. 

Martxoak 5, 12, 19, 26, Sagardoetxea: 'Esna dadila natura'. Bisita gidatuak. 17:00etan, 
Sagardoetxean. 

Martxoak 6, zinea: 'Elu-erregina', 16:30etan;  'Madres paralelas'. 19:00etan. Erriberan. 

Martxoak 10, ipuin kontaketa: 'Dordokak lo egin nahi du' (Robero Aliaga). Lur Korta. 17:00etan, liburutegian. 

Martxoak 11, musika: Moriarty-Dobar-CD Montre-K.A. Norberto Almandoz Musika Eskolako hainbat talderen entzunaldia. 18:30etan, Emakumeon plazan. 

Martxoak 12, Korrika eguna. 
Foru plazan: 
10:00etan, gaztetxoen pelota partiduak.
11:00etan, Hemendikara, haurrentzako antzerki eta zirku ikuskizuna.
12:00etan, Korrika kantuaren koreografia ikasteko saioa.
14:00etan, bertso eta kantu bazkaria (Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo).
18:00etan, Kita del Pare Astigarragako txaranga.
Joseba Barandiaran plazan: 
12:30etan, Plaza dantzak. Astigar dantza taldea.

 Martxoak 13, zinea: 'Urrak eta lapurrak', 16:30etan; 'El silencio de los otros', 19:00etan. 

Martxoak 18, poesia-liburuaren aurkezpena: 'Días de arena y de piedra'. 19:30etan, Erriberan. 

Martxoak 19-20, txangoa: asteburu pasa. Xaguxar Elkartea. Izen-ematea: martxoaren 11n izango da, Erriberan.  

Martxoak 20, dantza: 'Ur bizitan'. Haatik Dantza Konpainia. 18:30etan eta 19:00etan, Erriberan. 

Martxoak 26, musika: Ainhoa Larrañagaren kontzertua. 20:00etan, Erriberan.  

Martxoak 27, txotxongiloak: 'Kotondarrak'. Anita Maravillas Konpainia. 17:00etan, Erriberan.   

Martxoak 28, literatur solasaldia: 'La mujer sin sepultura' (Assia Djebar). 19:30etan, Erriberan. 

 

GAZTELEKUA

Martxoak 4, 5, hilerokoari buruzko saioa. 17:30etan. 

Martxoak 26, bertso merienda. 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!