Adarrazpin bisita gidatua, hurrengo igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 24a, 00:00

Beste hainbatetan egin bezala, Urnietako Adarrazpi baserrian (Xoxoka ondoan) bisita gidatua antolatu du Arditurri Parketxeak, martxoaren 6rako. Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutu, sentitu eta dastatuko dituzte bertaratuek, goizeko 10:30etatik 12:00etara. Parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena, plazak mugatuak baitira: 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deituta; arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita; edo gipuzkoanatura.eus webgunearen bitartez. Prezioa 10 eurokoa da helduentzat, eta 5 eurokoa 4-12 urteko haurrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!