Goizueta-Hernani autobus zerbitzuan aldaketak, Inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Inauteriak direla eta, aldaketak izango dira Goizueta-Hernani autobus zerbitzuan, datorren astean, otsailaren 28tik martxoaren 4ra. Martxoaren 1ean ez da zerbitzurik izango egun osoan, eta gainerako egunetan, 15:30etako eta 17:00etako linea kenduko dute. Hortaz, Goizuetatik 09:00etan eta 14:45etan izango dira irteerak, eta Hernanitik 12:00etan eta 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!