Macicior eta Kerejeta, EH finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Ligaxkako partidu guztiak irabazi dituzte eta azkenengo jardunaldian 30-12 garaitu dute Iruleak.

Hernaniko palistek jardunaldi gazi gozoa izan dute asteburuan. Emaitzarik aipagarriena Enara Macicior eta Ane kerejetak lortu zuten EH Irekiko bigarren mailan. Iruleak taldearen aurka 30-12 irabazi zuten eta emaitza honi esker finalerdietara sailkatu dira ligaxkan partidurik galdu gabe. Bikain ari dira biak eta finalerdia larunbatean jokatuko dute.

Udaberri txapelketan Otaegi eta Gutierrezek finalerako sailkapena lortu dute, Intxurre 1en aurka 21-30 galdu arren. Joaneko partiduan emaitza oso ona lortu zuten eta noren aurka jokatuko duten finala aste honetan jakingo dute.

 

Isasmendiri ebakuntza begian, pelotakada baten ondorioz

Euskal Herriko eliteko txapelketan Isasmendi eta Arrietak 6-30 galdu zuten Murillo eta Mendizabalen kontra, baina partidua bertan behera geratu zen Isasmendik jasotako pelotakada baten ondorioz. Martinen ordez ari zen jokatzen eta pelotak begian jo zuen, eta hortxe amaitu zen Tolosako partidua. Berehala eraman zuten ospitalera eta begian ebakuntza egin behar izan zioten.

Bigarren partiduan Irazustabarrena eta Saezek 30-17 irabazi zuten Galdos eta Ruiz de Azuaren kontra. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!