Joxe Mari Etxebeste bigarren, Añorgan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Astigartarra Lehendakari Txapelketa irabazteko aukerarekin iritsiko da azken jardunaldira.

Lehendakari Txapelketako bigarren tiraldian, Añorgan, Joxe Mari Etxebeste astigartarrak bigarren amaitu zuen eta txapelketako sailkapen nagusian ere bigarren kokatu da jardunaldi baten faltan, 90 brilekin. Lehenengo postuan dagoen Jokin Izagirrek ere 90 ditu. Ibon Miner ereñotzuarra bosgarren kokatu da 86rekin, igandean 43 bota eta gero. Aner Miner 22garrena da, Fermin Zuloaga 29garrena, Mikel Arroio 30garrena, Leandro Miner 31garrena, Miel Arrozpide 38garrena, Martzeli Kanflanka 41garrena Fernando Gallego 44garrena eta Patxi Lorea 46garrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!