Etxean jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Hernaniko senior mutilen taldeak. Donostiako Bosteko Irauli izango du aurrez aurre, Gipuzkoako lehenengo mailako 18garren jardunaldian.
Mundarroko mutil seniorren taldeak astelehenean jokatu zuen jardunaldi honetako norgehiagoka. Inter de Mitenteren aurka neurtu zituen indarrak, eta 68-81 itxi zen markagailua donostiarren alde.
Horrez gain, asteazkenean, astigartarren eta hernaniarren arteko partidua izan zen, Hernanin. Atzeratutako norgehiagoka jokatu zuten, eta 71-43 irabazi zuten astigartarrek. Mundarroko nesken taldeak, berriz, atzo jokatu zuen, Gipuzkoako lehenengo mailan. Goierriren aurka jokatu zuen, Astigarragako kiroldegioan, denboraldiko 10garren partidua.