Norgehiagoka garrantzitsuak talde nagusiek jardunaldi honetan, Zubipen eta Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Amaia Lasa jokalari hernaniarra, Bergararen aurkako norgehiagokan.

Erregional Preferentean, Mundarroko nesken taldeak Orioko izango du aurkari, gaur, 12:00etan. Ohorezko Erregional mailan, Hernaniko nesken taldeak Urolaren aurka neurtuko ditu indarrak, bihar, 16:30etan.
Jubenil Nazionalak, berriz, gaur, 16:30etan.  

Bailarako futbol taldeek hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburu honetan, eta horietako asko Zubipen eta Zarkumendegin jokatuko dira. Gaur, hain zuzen ere, Mundarroko Erregional Preferenteko nesken taldeak Orioko izango du aurrez aurre, 12:00etan hasita. Igoera faseko zazpigarren jardunaldian, astigartarrek azken partiduetako emaitzak hobetzeko helburua dute. 

Zubipen ere izango dira partiduak asteburuan. Jubenil Nazionalen taldeak gaur jokatuko du etxean, Leioaren aurka, arratsaldeko 16:30etan hasita. Txanpa zaila izaten ari da hernaniarrentzat, lau partidu irabazita, azken aurreko postua betetzen baitute sailkapen orokorrean. 

Ohorezko Erregional mailan, berriz, nesken taldeak Urolaren aurka neurtuko ditu indarrak bihar, 16:30etan. Bigarren itzulia hasi berri dute berdeek, baina emaitzak ez dira espero bezain onak izan. Goiko postuetan dago Aritz Lujanbiok gidatutako taldea, eta maila bikaina erakutsi du orain arte jokatutako norgehiagoketan. Hori horrela, bihar, irabaztea dute helburu, puntuak batzen jarraitzeko. 

Ohorezko Erregional mailako nesken taldeak Arrasaten jokatuko du gaur. Mondragon izango du parez pare, 16:30etan. Hiru porrot eta berdinketa bat izan dituzte azken lau partiduetan, eta Mojategi zelaian garaipena lortzeko asmoz, gogor egingo diete aurre arrasatearrei. 

Erregional Preferentean baita ere, Mundarroko mutilen taldeak Urnietan du hitzordua, gaur, 17:45etan. Irabaztea espero dute astigartarrek, une honetan, azken sailkatua baita Urnieta.

 

Ander Martinek debuta Realarekin, Leipzigen

Realaren aurreneko taldearen deialdian sartu zen Ander Martin hernaniarra, ostegunean, Europa Leaguen jokatu behar zuten partidurako, Leipzigen, Alemanian. Baina deialdian sartu bakarrik ez, debuta ere egin zuen Martinek, oso laburra izan bazen ere: 95ean zelairatu zen, Mikel Oyarzabal kapitainaren ordez; eta bi minutuz egon zen zelaian, epaileak partiduaren bukaera adierazi aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!