Arazo bat medio, otsailean ezin izan zuten liburutegi ibiltariko abisua bidali, baina martxoan berriz ere bueltan izanen da liburuz beteta. Bazkide izanez gero eta abisua jaso nahi bada 621 248 024 telefono zenbakira mezu hau idatzi behar da. «Kaixo, abisua jaso nahi dut liburutegi ibiltaria Goizuetara datorrenean». Hortik aurrera, mugikorrean jasoko dute bazkideek informazio guztia.