Asfaltatze lanak bihar amaituko dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 16a, 00:00

Akarregi aldean egingo dituzte lanak gaur eta bihar eta Larramendi kalean eta Ereñotzun ere ariko dira.

Bihar, eguraldiak ahalbidetzen badu, 2021eko Asfalto Planeko lanei amaiera emango zaie. Aurreikusita dauden lanak ondorengoak dira: Gaur, Akarregi eta Ibaiondo poligonoen artean, AMR parean dagoen biribilgunearen inguruko asfaltoan, konponketak egingo dira. Errei bat itxiko da eta trafikoa Ibaiondo poligonotik desbideratuko da. Zubiondo Poligonoan, Vadrisa enpresaren parean, asfaltoan konponketak egingo dira. Trafikoa ibai ondoan egin den bide berritik desbideratuko da lanak egiten diren bitartean. Bihar, Akarregi eta Ibaiondo poligonoen artean, AMR parean dagoen biribilgunetik hasi eta Astigarragarantz AHTko trenaren zubira iritsi arte, eskubiko erreiko asfaltoa berrituko da. Lanak egin ahal izateko, irteerako trafikoa Akarregi poligonotik barrena desbideratuko da, bere garaian AHTko lanak egin zirenean erabili zen saihesbide bera erabiliz. Larramendi parean oker egindako konponketa zuzenduko da (atzo hesiak jarri zituzten aparkalekuetan). Ereñotzuko Alkatxurain bidean konponketak egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!