Aloñamendi garaitu zuten hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Aloñamendiren aurka garaipena lortu zuten hernaniarrek.

38-33 irabazi zuen mutil seniorren taldeak. Jubenil mutilek, berriz, 38-29 galdu zuten Leizaranen aurka.

Partiduz jositako jardunaldia izan da asteburukoa. Hori bai, emaitzak, oro har, ez dira onak izan Hernaniko taldeentzat. Izan ere, mutil seniorren eta infantilen taldeak ez ezik, gainerako guztiek porrota jaso dute. 

Gipuzkoako bigarren mailan, hernananirrek 38-33 garaitu zuten Aloñamendi. Partidu bikaina izan zen, lehia bizikoa, fin aritu baitziren aurkariak ere. Nolanahi ere, etxean jokatzeak abantaila eman zien Hernanikoei, eta garaipena lortu zuten, azkenean. Horrekin, bosgarren postua betetzen dute une honetan, sailkapen orokorrean.  

 

Derbian, Mundarro garaile

Kadete mailan, derbia izan zen larunbat arratsaldean, Mundarroren eta Hernaniren artean. Astigarragan jokatu zen norgehiagoka, eta oso parekatua izan zen, gainera. Bi taldeek gogor heldu zien emaitzari, eta, azkenean, 21-20 itxi zen markagailua, moreen alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!