Porrotak talde nagusietan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Mutil seniorren taldeak 68-54 galdu zuen Donosti Dolphinsen aurka.

Gipuzkoako lehenengo mailan, Mundarrok 53-11 galdu zuen. Hernanik 68-54ko porrota izan zuen Donostian. 

Emaitza kaxkarrak lortu dituzte azken jardunaldian, bailarako saskibaloi taldeek. Gipuzkoako lehenengo mailan, hain justu, ez dute garaipenik izan ez Hernanik ez Mundarrok. 

Astigartarrek indarrak neurtu zituzten Takeren aurka, Tolosako kiroldegian. Norgehiagoka latza izan zen moreentzat, etxekoak nagusi izan baitziren partidu osoan, eta, horrela, ez baitzuten aukera izan aurrera egiteko. Azkenean, markagailua 53-11 itxi zen tolosarren alde.  

Bestalde, Gipuzkoako lehenengo mailan, baita ere, hernaniarrek 68-54 galdu zuten Donostia Dolphins taldearen kontra. Donostiarrek norgehiagokaren gidaritza hartu zuten hasieratik, lehenengo laurdenean erraz hartu baitzuten aurrea 23-11ko emaitzarekin. Gainerako laurdenetan bi taldeak nahiko paretsu aritzea lortu bazuten ere, partiduaren lehenengo minutuak erabakiorrak izan ziren Donostiakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!