Euskal Herriko pentsiodunek Bilboko kaleak hartu zituzten joan den larunbatean. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatuta, mobilizazioa deitu zuten astebururako, eta 10.000 pertsona bildu ziren Bilbon. «Pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak» behar direla aldarrikatu zuten, eta bertan izan ziren Urumea bailarako pentsiodunak ere.