Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek Euskara eta natura txirikordatuz aurkezpena izango dute hilaren 17an, datorren ostegunean, Usurbilen. Gure faunari eta florari begira: ornodunak liburua aurkeztuko dute, eta 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Potxoenean. Euskal gizarteak naturarekin izandako harremanak utzitako ahozko ondareaz arituko dira; besteak beste, erdigunean jarriko dituzte kondairak, ezagutzak, sinesmenak, eta abar.