Mundarroren eta Hernaniren arteko eskubaloi derbia jokatuko da gaur, 17:00etan, Astigarragako kiroldegian, nesken kadeteen mailan. Bi taldeak maila altukoak dira eta denboraldi polita ari dira osatzen. Hernaniarrak seigarren daude sailkatuta, sei garaipen eta bost porrotekin. Astigartarrak bederatzigarren dira sailkapenean, bost garaipen eta zazpi porrotekin.
Bigarren itzuliko partidua da eta bigarren derbia. Lehenengo itzulian, urrian, Hernaniko derbian Mundarrok irabazi zuen 25-26. Hernaniarrek lehendabiziko hiru partiduak galdu zituzten, eta ordutik sei garaipen lortu eta bi partidu bakarrik galdu dituzte. Beraz, gorantz doaz, eta partidu lehiatua espero da Astigarragako kiroldegian.
Mutil senior taldeak atzo gauean jokatu zuen Oñatin, Aloña Mendiren aurka.