Partidu zailak Hernanik eta Mundarrok, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Astigartarrak Tolosan ariko dira 16:00etan, Takeren kontra; eta ordu berean Hernanik Dolphins du aurkari.

Hernaniko eta Mundarroko senior saskibaloi taldeek gaur jokatuko dituzte euren Ligako partiduak. Lehenengo mailako bi taldeek gainera ordu berean izango dituzte partiduak, arratsaldeko 16:00etan, baina hernaniarrek Donostian jokatuko dute Donosti Dolphinsen kontra eta astigartarrek Tolosan Takeren aurka.

Partidu zailak izango dira, batez ere hernaniarrek jokatuko dutena goiko postuetan sailkatuta dagoen taldearen aurka. Mundarro eta Take sailkapenean alboan daude. Tolosarrek partidu bat gehiago irabazi dute, partidu bat gehiago jokatuta. Beraz astigartarrek irabaziz gero sailkapenean aurreratu egingo dituzte tolosarrak. Hala ere, etxetik kanpo partiduak beti dira zailagoak eta Mundarrotarrek lan asko eta ongi egin beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!