Eskuragai dago, dagoeneko, emakume baserritarren egutegia. Dohainik eskura daiteke Amaia kafetegian, estankoan eta arropa dendan.
Egutegi honetan, emakume baserritarrak jarri dituzte erdigunean Rakel Rikoren argazkiek. Aitortza egin diote emakumeek baserrian egiten duten lanari; «emakumeek egiten dituzte baserriko lanak, emakumeek egiten dituzten beste lan askoren moduan, ezkutuan gelditzen dira. Horregatik, lan horien agerian utzi, zabaldu eta balioan jarri ditugu eguten honekin».
2020 urtearen amaieran eman zioten hasiera proiektuari, eta, pixkanaka, 2021 urte guztian zehar, sasoi guztietan, garaiko lanen argazkiak atera dituzte. Gero, 12 aukeratu eta hilabete bakoitzean jaso dituzte.
10 herritako emakume
baserritarren argazkiak
Proiektua antolatu dute Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (LAGA) Berdintasun Programaren barruan, eta Cederna Garalurrekin. Horrez gain, Nafarroako gobernuaren laguntza ere jaso dute. Aipatu moduan, Rakel Riko izan da argazkilaria eta, denera, 10 herritako emakumeek parte hartu dute: Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Atetz, Basaburua, Imotz, Araitz, Larraun eta Lekunberri. «Beraien lanari eta parte-hartzeari esker izan da posible proiektua», aipatu dute. k