'Ticket Bai'-ri buruzko formakuntza, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Ostalariei zuzendutako saioa da, eta Biterin izango da, 09:30etan. Aldez aurretik izena eman behar da.  

Ticket Bai-ri buruzko jardunaldia izango da gaur, goizeko 09:30etan hasita, Biterin. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatutako formakuntza saioa da, eta eskualdeko ostalariei zuzendutakoa da. 

Sistema honen helburua da lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea. Hori horrela, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software hau. Hori guztia ulertzeko eta kezkak argitzeko, Gemma Diezek, elkarteko Zerga eta Kontabilitate Departamentuko buruak, azalduko ditu Ticket Bai aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak. 

 

Izena eman behar da

Bertaratzeko interesa dutenek, beharrezkoa dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 943 31 60 40 telefonora edo, bestela, sartu esteka honetan: https://labur.eus/Ticket-Bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!