Eli Gutierrez eta Eider Otaegi garaile, derbian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00
Izaro Arraras, Maialen Eldua, Eider Otaegi eta Eli Gutierrez.

Hernaniarrek 30-20 irabazi zieten, Izaro Arraras eta Maialen Eldua astigartarrei, Udaberriko Txapelketan.

Derbia jokatu zuten igandean Hernanin, Udaberriko Txapelketan; eta etxekoak nagusitu ziren: 30-20 irabazi zuten Eider Otaegi eta Eli Gutierrez hernaniarrek, Izaro Arraras eta Maialen Eldua astigartarren kontra.

Euskal Herriko Irekiari, bestalde, ezin hobeto ekin diote Enara Maciciorrek eta Ane Kerejetak, sekulako partidua jokatu eta aurkari zailak gaindituta, Ikaztegietan. Eta primeran ekin diote Eliteko Txapelketari, Ariane Arrietak eta Amaia Irazustabarrenak, garaipen bana lortuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!