Donibanek 37-32 irabazi dio Hernaniri mutil seniorretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Junior mutilek berriz 32-31 irabazi diote Donibaneri eta kadete neskek ere 22-18 lortu dute garaipena.

Nahiz eta senior mutilen taldeak galdu, asteburu ona izan da, orokorrean, bailarako eskubaloi taldeentzat. Garaipen garrantzitsua lortu zuten junior mutilek Donibaneren kontra, 32-31. Klub bereko seniorren aurka Hernanik, 37-32 galdu zuen. 

Harmailetako giro ezin hobeagorekin garaitu zuten Tolosa, kadete neska hernaniarrek 22-18  eta seigarren daude sailkapenean. Maila berean Mundarrok, Mutrikuren aurka, 17-16 galdu zuen. Partidu estua izan zen, baina azkenean ihes egin zien garaipenak.

 

Mutil kadeteek ere garaipen erosoa

Kadete mutilek Federazio Saria primeran hasi dute. Bi jardunalditan bi garaipen lortu ditu eta lider dago. Azken jardunaldian 40-25 irabazi zuen Arrasateren aurka. Infantil mutilek aldiz galdu egin zuten Hondarribian 23-16.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!