Hernanik garaipen ona lortu du Eibarren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00
Saskibaloi partidu berdindua izan zen kiroldegian.

50-43 irabazi dute hernaniarrek eta Mundarrok ezin izan du Internacional garaitu.

Bailarako saskibaloi taldeek denetariko emaitzak izan dituzte. Nagusien taldeen artean Hernanik partidu garrantzitsua irabazi zuen kiroldegian Eibarren aurka. 50-43 lortu zuten garaipena eta sailkapena estutu egin da. Mundarrok ez zuen zorte bera izan eta 72-58 galdu zuen Internacionalen aurka Donostian. Seigarren taldea eta hamabigarren taldearen artean hiru puntuko aldea besterik ez dago. Seigarrenak, Takek zortzi garaipen ditu 16 partidutan eta Hernanik, sei ditu hamabost partidutan eta hamabigarrena da sailkapenean. Mundarro bederatzigarrena da zazpi garaipen eta zortzi porrotekin. 

Neskek atseden jardunaldia zuten pasatakoa eta hirugarren mailako mutilen taldeak ezustekoa eman zuten, Easo liderrari, Donostian, 50-78 irabazi eta gero. Emaitza ikaragarri ona astigartarrek lortutakoa. 

 

Mundarro 'A'k, garaipena jubeniletan

Formazio mailetan Mundarro 'A'k garaipen baliagarria lortu zuen ISBren kontra kiroldegian, 64-58. B taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Modelos Moldeberriren kontra.

Kadeteetan Hernanik erraz irabazi zuen derbia Astigarragan, atzeratutako partiduan, eta jardunaldiko bietan, bai hernaniarrek eta baita astigartarrek ere, galdu egin zuten Eibar eta Luberriren aurka. Mundarroko kadete neskek ere ezin izan zuten irabazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!