Berdinketak, Mundarroren eta Hernaniren arteko derbietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00
Mundarrok eta Hernanik 0-0 berdindu zuten Zarkumendegin.

Preferente mailan mutilek bina berdindu zuten eta nesken arteko derbia 0-0 amaitu zen.

Asteburuan zehar Mundarroren eta Hernaniren artean hiru derbi jokatu dira eta astigartarrek bat irabazi dute eta beste bi partidu berdinketan amaitu dira. Preferente mailako bi derbi nagusiak parekatuak izan ziren. Zarkumendegin neskek 0-0ko berdinketarekin amaitu zuten. Zubipen, mutilen partidua, mugituagoa izan zen eta binako berdinketarekin amaitu zen partidua.

Partidua hasi eta gutxira astigartarrak aurreratu ziren markagailuan Priorren burukada batekin. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, aukera askorik gabe. Bigarren zatia hasi eta berehala moreek egin zuten bigarrena. Gutxira Hernanik baloia berreskuratu eta markagailua murriztu zuen. Jokaldi honek partidua erabat aldatu zuen, Hernani partiduan sartu zen eta Mundarrok ez zuen hori gelditzen jakin. Berdinketa iritsi zen Hernaniren alde eta ia hirugarrena ere iritsi zen, baina Mundarroko jokalari batek baloia marraren gainetik urrundu zuen. Partidu amaieran Mundarrok langara bota zuen, partidua amaitu aurretik. Berdinketa justua izan zen.

 

Hernaniko talde nagusiek ezin izan zuten irabazi

Asteburu gogorra izan da Hernaniko talde nagusientzat. Ohorezko Erregionaleko mutilen taldeak 3-1 galdu zuen Eibarren kontra eta entrenatzaile berria, garaipen ziurra esaera ez da bete Hernaniren kasuan, lehendabiziko hiru partiduetan.

Neskek bina berdindu zuten etxean, Zumaiakoren aurka. Preferente mailan ez bezala, 2-0 hasi ziren irabazten, baina zumaiarrek berdintzea lortu zuten. Bigarren gola ikusgarria izan zen.

Aipagarria Jubenil nazional mailako taldeak lortutako berdinketa. Athletic-en kontra bana berdindu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!