Berdintasun ikastaroa, Aranon eta Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 00:00

Guztira 14 langilek hartu zuten parte joan den asteko saioan. Argazkia: Erran.eus.

Guztira 14 langilek hartu zuten parte eta otsailean guztira lau saio eginen dituzte.

Pasa den astean, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko administrazioarentzako lan egiten duten langileei zuzendutako ikastaroa hasi zuten, Idoia Lekue Peñaren eskutik. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuetan Mankomunitatean antolatutako ikastaro honen helburua «emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratu eta berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea da. Ezberdinkeriak mantentzeko mekanismoak aztertu eta berdintasuna lortzeko hainbat estrategia barneratuz». Horrez gain, genero ikuspegia administrazioaren arlo guztietan txertatzea ere bada xede nagusi bat. 

Otsailaren 2an egin zen ikastaroa, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko 14 langilek hartu zuten parte. Otsailean lau saio burutuko dituzte, eta saioak bi ordukoak dira. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!