Laburbiran emanaldiak antolatzeko eskaria, otsailak 11ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 6a, 00:00

Bertan aurkeztu daitezke otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi diren emanaldiak. 

XIX. Edizioa beteko du aurtengo Laburbirak «euskeraz ekoitzitako film laburren zirkuituak». Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira, eta horietatik 9 film hautatu dira, herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau, lurraldetasuna, genero berdintasuna eta lanen maila kontutan hartuta burutu dela ziurtatu dute antolatzaileek: «80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaintzeko asmotan». 

Laburbira, euskal zinemagintzaren erakusgarri «aparta» da, eta edozein herrietan antolatu daiteke. Hau kontutan izanik, antolatzaileek aditzera eman dute, elkarte eta udalen izen ematea zabalik dagoela webgunean, otsailaren 11ra arte, hau da, datorren ostiralera arte. Bertan, aurkeztu daiteke otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean zein egunean eta non antolatu nahi duten emanaldiak. Horrez gain, «sortzaile eta ikusleen arteko harremana errazteko eta sendotzeko asmotan», zuzendariarekin solasaldiak antolatzeko parada ere egongo da. 

Aurtengo edizioan, guztira 19 film labur aurkeztu badira ere, 9 lanekin osatu da Laburirak eskainiko duen bilduma, «80 minutuko emanaldia borobiltze aldera». Eta honakoa gehitu dute antolatzaileek: «denetariko lanak aurkeztu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko dagoeneko zenbait zine jaialditan saritutako lanak». 

Laburbirari buruzko informazio gehiago, esteka honetan aurkitu daiteke: irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!